Ostalaritza jatetxe eta ostatu turistikoetako establezimenduei laguntzak. Urduña 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauek ezohikoak izangodira, alarma-egoeraren ondorioz sortutako inguruabarretara mugatuko dira eta honako hauxe izango dute helburu: sektoreak jasandako eragin kaltegarria gutxitzea eta enpresei zein autonomoei enpleguari eta jarduerari eusten laguntzea, haien negozioek ostalaritzako eta ostatu-arloko establezimenduen itxieraren ondorioak jasan dituztenean, azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren 9. artikulua eta urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren 2. artikuluan pertsonak mugitzeko ezarritako muga kontuan hartuta.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/23 – 2021/02/22

ZENBATEKOA: 9.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak (autonomoak edota profesionalak eta ondasun-erkidegoetako eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibiletako bazkideak) edo legearen arabera eratutako pertsona juridikoak, betiere, euren jarduera ekonomikoa Urduñan kokatutako establezimenduan garatzen badute

INFORMAZIO:

Urduñako Udala