Ostalaritza-jarduera sustatzeko diru-laguntzak. Gastro Bonuak Durango 2021

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da Durangon dauden ostalaritza-establezimenduetan, janariak eta edariak erosteko "Gastro bonuak" diruz laguntzeko baldintzak arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/10/18 - 2021/11/30

ZENBATEKOA: 35.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izango dira, deialdiari atxikitako erakundeen bezero diren aldetik, erakunde horietan erosketa-bonuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.

Bonuak adin nagusiko pertsonek bakarrik erosi ahal izango dituzte.

ARAUDIA:

2021eko irailaren 23eko 2021/1545 Ebazpenaren laburpena, Ostalaritza-jarduerasustatzeko «Gastro Bonuak» diru-laguntzarako deialdia egiten duena.