Ostalaritza eta sukaldaritzako sektoreentzako dirulaguntzak. Elorrio 2021

Deskribapena


Xedea

Elorrioko ostalaritzako eta sukaldaritzako establezimenduetan sortutako eragin ekonomikoak arintzeko; izan ere, 2020ko lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren bidez (urriaren 26ko 36/2020 Dekretua aldatzen duena) osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko, urriaren 25eko 926/2020, Errege Dekretuaren bidez alarma-egoera deklaratu zelako.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/29 – 2021/02/18

ZENBATEKOA: 46.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetako laguntzak jaso ahalko dituzte mikroenpresek (gehienez 10 langile) eta beren kontura lan egiten duten pertsonek edo autonomoek, baita ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek eta pertsona fisiko edo juridikoen taldeek (azken horiek, baldin eta pertsonalitate juridikorik gabeko ondasun banatua edo unitate ekonomiko bat osatzen badute)

ARAUDIA:

2021eko urtarrilaren 15eko Tokiko Gobernu batzarraren Erabakiaren laburpena, COVID-19aren eraginak murrizteko, ostalaritza eta sukaldaritzako sektoreentzako dirulaguntza.