Ostalaritza eta landa-eremuko ostatu-jarduerak Sustatzeko dirulaguntzak. Garai 2021

Deskribapena


Xedea

Garaiko udalerriko jatetxe eta turismo arloko ostatuen jardueraren bizkortzea sustatzeko asmoz, Garaiko Udalak Garai Biziarazi izeneko ekimena sustatu du. Ekimen horren funtsa ondokoa da: udal administrazioak bonuak jaulkiko ditu pertsona fisikoek udalerriko establezimenduetan egindako gastuak hein batean diruz laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/13 – 2021/05/31

ZENBATEKOA: 11.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetako dirulaguntzaren onuradun izango dira Garai Biziarazi bonua deialdi honetan ezarritako modu eta bideak erabiliz eskuratzen duten adin nagusiko persona fisikoak.

ARAUDIA:

Garaiko ostalaritza eta landa-eremuko ostatu jarduerak sustatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia (Garai Biziarazi).