Ostalaritza-establezimenduentzako, autonomoentzako eta mikroenpresentzako laguntzak, ekonomia suspertzeko inbertsioak egiteko. Astigarraga. 2021

Deskribapena


Xedea

Jarduera ekonomikoa suspertzea Astigarragan eta Covid-19ak eragindako albo-kalteei aurre egiteko udalerriko autonomo, mikroenpresa eta ostalaritza establezimenduek egiten dituzten inbertsioak diruz laguntzea, baita dirulaguntza horiek lehia askeko erregimenean arautzea ere.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/26 – 2021/07/25

ZENBATEKOA:  60.950,00 euroak

ONURADUNAK:

Udalerriko autonomo, mikroenpresa eta ostalari tza establezimenduek, Astigarragako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (EJZ) altan daudenak eta jarduera legeztatuta dutenak, Ingurumenari buruzko 3/1998 Lege Orokorraren arabera

ARAUDIA:

Jarduera ekonomikoa suspertzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdia Astigarragako autonomo, mikroenpresa eta ostalaritza establezimenduentzat