Ostalaritza establezimendu eta jatetxeak, berraktibatzeko dirulaguntzak. Usurbil 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua da Covid-19 pandemiak eta alarma egoerak Usurbilgo ostalaritza establezimendu eta jatetxeetan eragindako kaltea arintzera bideratutako laguntza-programa arautzea. Alarma-egoeraren adierazpenaren baitan, birusak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko eta pandemiari eusteko ezarritako prebentzio neurri berezien ondorioz guztiz itxi dira ostalaritzako eta errestaurazioko establezimenduak eta zerbitzuak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/15 – 2021/01/28

ZENBATEKOA: 40.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauen araubidea soil-soilik ostalaritza eta errestaurazio sektoreko pertsona juridikoei edo enpresei eta norberaren konturako pertsona fisikoei aplikatuko zaie, baldin eta ezarritako baldintzak guztiak betetzen badituzte eta beren jarduera itxi beharrean.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako pandemiari eusteko helburuz dekretatutako itxieraren ondorioz jasandako kalteei aurre egiteko ostalaritza establezimendu eta jatetxeak, berraktibatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia.