Ostalaritza bultzatzeko ezohiko laguntzak. Eskoriatza 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza hauen helburua da Eskoriatzako ostalaritza-sektoreak izandako galera ekonomikoak arintzea eta beraien jarduera murriztu behar izan duten establezimenduek jarduera hori berriz hasi edota mantendu ahal izatea osasun krisiarengatik hartutako neurriak amaitu ondoren, horrela, beren jardueran aldiro izaten dituzten hainbat kostu finko arinduz.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/11 – 2021/07/08
ZENBATEKOA: 32.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Onuradun izan daitezke jarduera ekonomiko baten titular diren pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo autonomoak, eta pertsona juridikoak; betiere, jarduera horren lantokia Eskoriatzan baldin badago, bere jarduera nagusia Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 67. eta 68. taldeetako edozein epigrafetan alta emanda badago eta Covid-19ak sortutako osasun-krisi egoeraren aurrean beren jarduerarako EAEko agintariek hartutako neurri murriztaileen eraginpean badaude.
ARAUDIA: