Ostalaritza babestu eta hari euskarri ekonomikoa emateko Ezohiko laguntzak. Ermua 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza-deialdi honen xedea Ermuko ostalaritza-sektorea zuzenean babesteko eta hari euskarri ekonomikoa emateko oinarriak ezartzea da, COVID-19ren hedapenari eusteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta haren jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/10/08 – 2021/10/22

ZENBATEKOA: 90.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Onuradun izan ahalko dira Ermuan kokatutako jarduera ekonomiko baten titular diren pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo autonomoak, eta, persona juridikoen kasuan, 50 langile baino gutxiagoko enpresak, baldin eta haien jarduera Nagusia alta emanda badago Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren hurrengo taldeetako edozeinetan (671., 672., eta 673. taldeak), pandemiaren eraginak jasan dutenak.

ARAUDIA:

Ermuko ostalaritza zuzenean babestu eta hari euskarri ekonomikoa emateko Ezohiko Laguntza Deialdia, COVID-19ren hedapenari aurre egiteko neurrien inpaktua minimizatu eta sektorearen jarduera ahalik eta lasterren berrindartzeko asmoarekin.