Osasun Saila

2021eko Osasun-Prestakuntza espezializatua emateko tutoreak akreditazioa

[osasun-prestakuntza-espezializatua-tutoreak-akreditazioa]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan Osasun-prestakuntza espezializatua emateko tutoreak akreditatzea.

2008ko otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuak osasun-zientzietako espezialitateak finkatzen eta sailkatzen ditu, eta osasun prestakuntza espezializatuko alderdi konkretu batzuk garatzen ditu. Bada, errege-dekretu horrek 12.2 artikuluan ezartzen duenaren arabera, autonomia erkidegoek, tutoreen gaitasunak egokiak direla eta mantendu egingo direla bermatzeko, tutoreak akreditatzeko eta akreditazio horiek aldian-aldian berritzeko ebaluazio-prozedura batzuk arautuko dituzte, hala baitago ezarrita 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10.1 eta 3. artikuluetan. Horretarako, kontuan hartuko dira, besteak beste, espezialista moduan esperientzia jarraitua izatea, irakaskuntzan esperientzia izatea, etengabeko prestakuntzako jarduerak, ikerkuntzako eta kalitatearen hobekuntzako jarduerak, eta irakaskuntza metodologietan prestakuntza espezifikoa izatea. Kontuan izango dira, halaber, kalitateari buruzko ebaluazioen emaitzak, eta lortutako gogobetetzea neurtzeko inkesten emaitzak.

Aurrekontuko zuzkidura

0 €

Nori dago zuzenduta


EAEko Irakaskuntza-zentroetan edo unitate akreditatuetan zerbitzu aktiboan dauden osasun-zientzietako espezialistak

Eskakizunak:

  • Osasun-zientzietako espezialistaren titulua eduki behar dute, tutore izan asmo duten espezialitatean.
  • Zerbitzu aktiboan egon behar dute, dagokion irakaskuntza-zentro edo unitate akreditatuaren edozein egituratan.
  • Gutxienez urtebeteko esperientzia eduki behar dute beren espezialitateari berariaz dagokion sorospen-jardueran, irakaskuntza-zentro edo unitate akreditatuan bertan.

Familia eta Komunitate Erizaintzako egoiliarren tutore gisa akreditatuak izan nahi duten pertsonak

Eskakizunak:

  • Zerbitzu aktiboan egon behar dute, dagokion irakaskuntza-zentro edo unitate akreditatuaren edozein egituratan.
  • Esperientzia egiaztatua eta jarraitua izatea Familia eta Komunitate Erizaintzaren lanbide-eremuan, azken bost urteetan.
  • Familia eta Komunitate Erizaintzaren ikerketa eta/edo komunikazio zientifiko espezifikoko proiektu batean parte hartu izana azken bost urteetan.

Deialdi honetan parte hartu beharko dute martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzkoa) indarrean sartu ondorengo behin behineko izendapena duten eta tutoretza lanean jarraitu nahi duten tutoreek.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1055709

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izapidetzea elektronikoko abiarazi behar da. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da.

1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.

a. Curriculuma.
b. Eskakizunak betetzen direla adierazten duen dokumentazioa («osasun zientzietan espezia¬lista» tituluaren kopia eta emandako zerbitzuen egiaztagiria).
c. Tutoretza-helburuei buruzko proiektua, atal hauek izango dituena:
– Espezialitatearen prestakuntza-ibilbidea.
– Prestakuntzako bakarkako programa mamitzeko kontuan hartzeko alderdiak.
– Prestakuntza-ebaluazioa.
– Urteko eta amaierako ebaluazioa

d. Azken 5 urteetan familia eta komunitate erizaintzaren arloko ikerketa eta/edo komunika¬zio zientifikoko proiektu espezifiko batean parte hartu izana egiaztatzen duen dokumentazioa (proiektuaren ikertzaile nagusiak egindako egiaztagiria edota komunikazio zientifikoaren kopia), espezialitate honetarako akreditazioa nahi bada.

2. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora ("Eskabidea" botoian sakatuz).

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak ebazpen arrazoitu eta esanbidezkoa emango du, eskatutako akreditazioa onartzeko edo ukatzeko, eskabidea aurkeztu eta hiru hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk