Onestea COVID-19ak Arabako merkataritza sektorean 2021eko ekitaldian sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzak

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Arabako merkataritza sektoreko autonomoei eta enpresei laguntzea, COVIDek 2021eko ekitaldian sortutako jarduera gastuak edo gastu korronteak estaltzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/11 – 2021/04/09 (14:00 orduak)

ZENBATEKOA: 500.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Honako hauek izan daitezke erakunde onuradunak, beren jarduera txikizkako merkataritza sektorean garatzen badute:

  • Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
  • Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak.
  • Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).

ARAUDIA:

Foru Gobernu Kontseiluaren 84/2021 Erabakia, martxoaren 2koa. Onestea COVID-19ak Arabako merkataritza sektorean 2021eko ekitaldian sortutako jarduera gastuei aurre egiteko ezohiko laguntzen deialdia