2020ko ekitaldiari dagozkion Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko deia

[Ohorezko aipamenak segurtasun pribatua]

Deskribapena


Xedea

Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan 2020ko ekitaldiari dagozkion ohorezko aipamenak ematea  segurtasun pribatuko langileei, segurtasun pribatuko enpresei, bestelako pertsona fisikoei, erakundeei, korporazioei, entitateei edo establezimendu publikoei edo pribatuei, beren eginkizunetan jardutean nabarmendu izanagatik edo Euskadin segurtasun pribatuko zerbitzuak hobetzen laguntzeagatik,  eta bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritu izanagatik.

Proposamenak aurkezteko epea

Epea era arte.

Salbuespenak

Pertsona fisikoek eta erakundeek ezin dute beren burua proposatu, ez eta asmo-edo zuzendaritza-batasuna partekatzen duten erakundeak ere. Hala ere, segurtasun enpresek beren lantaldeko langileak proposatu ahal izango dituzte.

Balorazioa

Aipamenen proposamenak ebaluazio-batzorde batek aztertuko ditu; batzordekideak hauek izango dira: batzordeburua (Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzako titularra) eta Segurtasun Sailburuordetzako titularrak izendatutako hiru pertsona (segurtasun publikoaren esparrukoak).

Prestazioa zerbitzutan

  • Aipamenak emateko erabakia saritutako pertsonei eta erakundeei jakinarazten zaie.
  • Ohorezko kondekorazioa edo saria hartu izana saritutako segurtasun pribatuko langileen lanbide-txartelean jasoko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna

Enpresak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza

Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz

email: araubidejuridikoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1042605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


PROPOSAMENAK AURKEZTEA

  • 2020ko ekitaldiari dagokion proposamenak egingo dira.
  • Proposamena egiten duenak bere burua identifikatu behar du.
  • Proposatutako pertsona edo entitatea zehaztu.
  • Segurtasun pribatuko langilea bada, lan egiten duen segurtasun empresa identifikatu.
  • Proposatzen den aipamenaren kategoria.
  • Memoria zer ekintzatan oinarritzen den proposamena azaltzeko.
  • eta, halakorik balego, horren frogagarri den dokumentazioa.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat proposamenak entregatzeko amaiera datatik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak