Nekazartza eta abeltzaintza sektorean Covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko diru-laguntzak. Gipuzkoa 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen objektua da Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetan Covid-19ak eta Espainiako Estatuak gaixotasun horrek eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoeraren deklarazioak eragindako kalte eta galera ekonomikoak konpentsatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartzea, azpisektore edo eremu hauei buruzkoak:

  • Behi-azienda (haragia, esnea).

  • Ardi eta ahuntz azienda.
  • Sagardoaren elaborazioa.
  • Txakolinaren elaborazioa.
  • Behi azienda suharra.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/08/05 - 2021/09/17

ZENBATEKOA: 1.000.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuraduntzat hartuko dira azpisektore bakoitzerako aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan onuradun izateko aurreikusitako debekuetako batean ere sartuta ez dauden eskatzaileak.

ARAUDIA:

COVID-19ak sortutako krisia dela eta, Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza sektoreari zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia.