Nekazaritzako ustiategietan ordezkapen-zerbitzuak ezartzeko laguntzak. Bizkaia 202

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oporraldietan, gaixoaldietan, istripuen kasuan edo amatasunean eta aitatasunean ordezkapen-zerbitzuak ezartzeko emango dira laguntzak, horrela nekazarien lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/014 - -2021/09/30

A. Ekainetik abuztura bitartean hartutako oporren ordezkapenak.

B. 2020ko azaroaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko bajagatiko ordezkapenak:

Gaixotasuna eta istripua:

Aurreko ekitaldian hasitako gaixotasunagatiko edo istripuagatiko iraupen luzeko bajak diruz lagundu ahal izango dira, betiere diruz lagundu beharreko aldiak gainjartzen ez badira.

Amatasuna eta aitatasuna.

Diru-laguntza jaso dezakeen egitate berak bi gurasoen eskaera bereiziak ekarriko ditu, betiere biek eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

ZENBATEKOA: 75.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Nagusiki nekazari diharduten pertsonak, beren ustiategiaren titularrak direnak.
  • Lehen aldiz instalatzeko prozesuan dauden nekazari gazteak.
  • Sozietate bidezko ustiategiak.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 63/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 11koa,Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza sektorearentzako laguntzak, ustiategietakoordezkapenak egiteko eta nekazaritza-aseguruak kontratatzeko,ezartzen dituen eta 2021eko ekitaldirako deialdia egiten duena.