Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzak 2021

[Nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideak]

Deskribapena


Xedea

a) Elikakatean produktu horien sarrera areagotzea; horretarako, produktuen eskaera sustatzeko, kontsumitzaileak eta janari-banatzaile profesionalak informatu behar dira kalitate-araubideez, egon badaudela, zer esan nahi duten eta zer abantaila duten.

b) Kalitate-araubideetan ekoizle gehiagok parte har dezan erraztea.

c) Kultur ondarea eta orotariko nekazaritza-ekoizpena erraztea, baita naturagunea babestea ere.

d) Hizpide diren produktuen ezaugarri edo abantaila zehatzak nabarmentzea; batez ere, kalitatea, ekoizpen-metodo espezifikoak, animalien ongizaterako arau zorrotzak eta ingurumenarekiko errespetua, dagokien kalitate-araubidearen arabera.

 

Aurrekontuko zuzkidura

377.409,98 €

Prestazio ekonomikoa

Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta sustapen-jarduerak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua, 377.409,98 eurokoa da, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak batera finantzatuko dute; horietatik, 177.382,69 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira (% 47), eta 200.027,29 euro LGENF Europako funtsaren kontura (% 53), Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2015-2020 Programaren babesean. Eta 116.519,72 euroko zati ez-kofinantzatu bat, gehigarri nazional gisa aurreikusitakoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aurrekontuen kontura. 2021eko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen onuradunak

Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzen onuradunak izan ahalko dira:

- Kontseilu arautzaileak

- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua

- Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizle-taldeak

- Nekazaritzako eta elikagaien industria-elkarteak, diruz lagun daitekeen kalitate-araubideren baten partaide badira

Nekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen onuradunak izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak, baldin eta kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzen badute edota Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubideko produkzio-bideak lehendabizi hartzen badituzte 2016ko uztailaren 14tik deialdi honetan ezarritako epearen azken egunera bitartean.

Ondorioz, ezin izango dira onuradun izan kalitate-araubide hautagarrietan dagoeneko inskribatuta daudenak edo beraietan parte hartu dutenak, Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kasuan izan ezik.





Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Marcos Barroso

Telefonoa: 945 01 97 06

E-maila: m-barrosovinagre@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1028811

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


OHARRA: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, pertsona juridikoak behartuta daude administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Artikulu horren arabera, pertsona fisikoek izapidetze presentziala edo elektronikoa aukeratu ahal izango dute.

Eskaera egin aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:

  1. Eskabidea bete.
  2. Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, gehienez, sei hileko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk