2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan barne jasota dauden nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzak 2021

[Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2021eko ekitaldirako laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Nekazarien elkarteak edo horien batasunak eratzeko edo abian jartzeko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 €

Prestazio ekonomikoa

2021eko ekitaldian zehar eman beharreko dirulaguntzen gehieneko bolumena 400.000 eurokoa da; horietatik:

– 320.000 euro LGENFren kargura, eta

– 80.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

Agindu honetan araututako laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Baldin eta ebazpen-zati honen 1. apartatuan ezarritako zuzkidura osoa ez bada aski aurkezten diren eskabide guztietarako, puntuaziorik handiena lortzen duten eskabideei emango zaizkie laguntzak, baremo honen arabera:

a) Dagoeneko eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 20 puntu.

b) 5 urterako negozio-planean produktuaren merkaturatze-bolumenik handiena aurreikusten duten ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 10 eta 6 puntu artean.

Irizpide horien arabera berdinduta egonez gero, 5 urterako negozio-planean bazkide-kopuruaren eta/edo produktuaren merkaturatze-bolumenaren hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei emango zaie lehentasuna.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako ekoizleen elkarte edo erakundeek eta horien batasun edo federazioek, baldin eta 2015etik aurrera eratu eta halakotzat onartuta badaude, honako hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretua, edo urtarrilaren 30eko 10/2018 Dekretua.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Nora Beltrán de Otálora

Telefonoa: 945 01 96 82

E-maila: n-beltranotalora@euskadi.eus

Conchi Hierro

Telefonoa: 945 01 96 84

E-maila: conchi-hierro@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1028907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabiedeak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hiru hileko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk