Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak. Bizkaia 2022

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Neurri honen bidez, lortu nahi da nekazari gazteak nekazaritza-ustiategietan hastea, sektorea gazteagotzeko; horretarako, erraztasunak eman behar zaizkie lehen aldiz  instalatzeko eta instalatzen diren ustiategien egitura egokitzeko. Halaber, toki-garapena sustatu nahi da landa-eremuetan

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/12/16 - 2022/02/11

ZANBATEKOA: 70.000,00

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak izan daitezke laguntza hauen onuradunak; horretarako, nekazari gaztearen definizioa bete behar dute eta Bizkaian kokatutako nekazaritzako ustiategiaren titulartasuna eskuratu behar dute, baina aurretik jarduera egiteko beharrezkoak diren prestakuntza eta ezagupenak egiaztatu behar dituzte.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 165/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 14. zeinarenbidez oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onesten baitira BizkaikoLurralde Historikoko nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazarigazteek enpresak sortzeko laguntzetarako.