Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak 2. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Neurri honen bidez, lortu nahi da nekazari gazteak nekazaritza-ustiategietan hastea, sektorea gazteagotzeko; horretarako, erraztasunak eman behar zaizkie lehen aldiz  instalatzeko eta instalatzen diren ustiategien egitura egokitzeko. Halaber, toki-garapena sustatu nahi da landa-eremuetan

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/09/07 - 2021/10/15

ZANBATEKOA: 658.500,00

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak izan daitezke laguntza hauen onuradunak; horretarako, nekazari gaztearen definizioa bete behar dute eta Bizkaian kokatutako nekazaritzako ustiategiaren titulartasuna eskuratu behar dute, baina aurretik jarduera egiteko beharrezkoak diren prestakuntza eta ezagupenak egiaztatu behar dituzte.

ARAUDIA:

Iraunkortasuna eta Inguru Naturala Zaintzeko foru diputatuaren 2909/2021 FORU AGINDUA, uztailaren 26koa, nekazari gazteentzako enpresak sortzeko laguntzetarako 2021eko ekitaldirako bigarren deialdia egiten duena