% 25eko udal-finantziazioa baino gutxiagoko finantziazioa duten musika-ikastegiei pribatuentzako dirulaguntzak (2021)

[MUSIKA-EZFINAN]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak eta abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako musika-eskola pribatuei eta titulartasun pribatuko Musikako Zentro Profesional baimenduei, 2020-2021 ikasturteko kostuak finantzatze aldera.

Aurrekontuko zuzkidura

277.689,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

Ordainketa bakarra, emandako diru-laguntza osoagatik, 14. artikuluko 1. paragrafoan adierazitako epea igaro eta berariaz uko egiten ez bazaio.

Nori dago zuzenduta


Musika-ikastegi pribatuak

Eskakizunak:

  • 3. artikuluan aipatzen diren ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Erakunde eskatzailea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako egoeren eraginpean ez egotea, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenean, seigarrenean, xedatutakoaren arabera.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
  • Kanpo geratzen dira EBrekin zorrak dituzten enpresak, laguntzak berreskuratzeko agindu bat jasoa dutenak, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta bateraezina barneko merkatuarekin eta krisian dauden enpresekin, bat etorrita Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan agertzen den definizioarekin (EBAO, C 249, 2014/07/31).
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1204201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitara ematen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk