EEE - MOVES III PROGRAMA: Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa

[Moves III programa - 2021]

Deskribapena


Xedea

Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa (MOVES III programa) arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 5eko Ebazpenaren bidez ezarritako laguntzak deitzea.

Mugikortasun elektrikorako bi pizgarri-programari aplikatu ahalko zaizkie dirulaguntzak:

  • Pizgarri-programa. Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea.
  • Pizgarri-programa: Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea.

Programaren aurrekontua finantzatu ahalko da Europako Suspertze Mekanismoaren eskutik, Errege Dekretu horrek onartutako pizgarri-programak, Europako eskumeneko erakundeetan onartutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean biltzen diren neurrian.

 Europa Batasunak - Next Generation UE-k finantzatua

 

Aurrekontuko zuzkidura

16.378.574,63 €

Prestazio ekonomikoa

16.378.574,63 €; honako zenbateko hauen arabera banatuko da pizgarri-programa bakoitzerako:

  • Pizgarri-programa - Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea: 9.008.216,05 €
  • Pizgarri-programa - Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea. 7.370.358,58 €

2021eko irailaren 28tik aurrera izapidetu ahalko dira laguntzak, eta 2023ko abenduaren 31ra arte.

Laguntzen programaren oinarrien honako puntu hauen bidez zehaztuko da laguntzen gehieneko zenbatekoa:

  • Jarduketa subentzionagarriak eta laguntzen zenbatekoa (4. oinarria eta III. eranskina)
  • Laguntzen zenbatekoaren muga orokorra (III. eranskina)
  • Europako araudi aplikagarria eta bateragarritasun-erregimena beste laguntza batzuekin (5.3 oinarria)
  • I. Eranskina – Jarduketa subentzionagarrien betekizunak
  • III. Eranskina -Laguntzen zenbatekoa

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu eta tramitatuko dira, eta modu egokian formulatuak eta beteak egongo diren heinean eta ordenan ebatziko dira.

Eskaera akastuna edo osatugabea izaki zuzendu beharko balitz, edo bestela, eskatzaileak espedienteari dokumentu gehiago erantsi beharko balizkio, laguntza-eskaera guztiz osatuta eta zuzenduta geratzen den data izango da ebazpena emateko konkurrentzia-data.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2023ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Testuinguru horretan, pizgarri-programetako batean agortu gabeko aurrekontua beste programari berresleitzeko aukera izango da, eta, gaineratu ahalko dira, kasuan-kasuan, aurrekontuan bilduta egonik, 1.2 oinarrian adierazitako zuzeneko inbertsioen finantzaketara bideratu ezin ahal izan diren gerakinak.

Nori dago zuzenduta


Laguntza-eskatzaileen motak - Laguntzen programak bildutako onuradunak

  1. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak, Foru Ogasunetako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan, edo, bidezko bada, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian alta emanda egon beharko dutenak.
  2. Adin nagusikoak diren pertsona fisikoak, egoitza fiskala Espainian izanik aurreko idatz-zatian bilduta ez daudenak; desgaitasuna dutenak, aldiz, adingabeak izan daitezke.
  3. Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututako jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak, eta bereziki 11.3 artikuluan ezarritakoa.
  4. Eskaera aurkezteko unean Espainian legez eratuta dauden pertsona juridikoak, eta beste erakunde batzuk, nortasun juridikoa izanik edo izan gabe, A, B, C, D, E, F, G, J, R edo W letrez hasten den identifikazio fiskaleko zenbakia dutenak. V letraz hasten den IFZ duten Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak edo Poligonoak Kontserbatzeko Erakundeak ere hautagarriak izango dira.

    Onuradunak izango dira, halaber, aurreko paragrafoko baldintzak betetzeaz gainera, honako hauek ere betetzen dituzten pertsona juridiko guztiak:

    • Helbide fiskala EAEn ez izan arren, Autonomia Erkidego horretan (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak, eta (iii) beren plantillaren zati bat Autonomia Erkidego horretan dutenak; hori guztia, gutxienez, laguntza-deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, “EHAA”) argitaratzen den egunaren aurreko bi urteez geroztik.
    • Helbide fiskala EAEn ez duten arren, eta aurreko paragrafoan deskribatutako baldintzak betetzen ez badituzte ere, inbertsio subentzionagarri bat egikaritzen dutenak 2. pizgarri-programan —Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea— deskribatutakoari jarraikiz, betiere inbertsio horrek eragina badu energia-kontsumoan edo petrolioaren mendekotasunaren murrizketan EAEko lurraldearen barruan.
  5. Toki-erakundeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako sektore publiko instituzionala, betiere merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoak gauzatzen ez badituzte, kasu horretan aurreko 4. epigrafean sartuko direlako.

Betekizunak

  • Jarduketak, inbertsioak eta kostu hautagarriak

  • Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak

  • Jarduketa hautagarriaren betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

1203301

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 28an hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2023ko abenduaren 31era arte, hain zuzen ere.

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak