Merkataritzarentzako laguntzak merkataritza biziberritzeko planean interes estrategikoa duten proiektuetarako (PERCO). Irun 2021

Deskribapena


Xedea

Irungo txikizkako merkataritzaren sektorea babestea, estrategia kolektiboak sustatuz, baita hiri-ekonomiako jarduerekin integratzeko eta Irungo Merkataritzako Plan Estrategikoaren ekintza-planean garatutako ildoekin koherenteak diren beste modu batzuk ere.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/18 – 2021/10/31

- 1. lerroa - Merkatariak, deialdiaren urteko urriaren 31ra arte

- 2. linea - Merkatarien elkarteak, deialdiaren urteko irailaren 30era arte.

ZENBATEKOA: 74.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Jarraian adierazten diren multzo, talde edo EJZren epigrafeetako batean ari den merkataritza jarduera baten titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak, diru-laguntzaren xedeko proiektuko «eragile bultzatzailea» gisa jardungo dutenak:

  • 64. multzoa, establezimendu egonkorretan jan-edatekoak eta tabakoa txikizka saltzen dituzten komertzioak.65. multzoa, establezimendu egonkorretan jan-edatekoak eta tabakoa ez baizik eta industria produktuak txikizka saltzen dituzten komertzioak.
  • 97. multzoa, zerbitzu pertsonalak.
  • 676. taldea, zerbitzuak txokolategietan, izozki dendetan eta hor txata dendetan.

«Establezimendu atxikia» bezala parte hartu ahal izango dute, horregatik onuradun-izaera lortzeko aukerarik gabe, aurreko multzo, talde edo epigrafeetako batean sartuta dauden establezimenduek ez ezik, honako hauetako batean sartuta daudenek ere:

  • 671. talde, zerbitzuak jatetxeetan.
  • 672. taldea, zerbitzuak kafetegietan.
  • 673. taldea, zerbitzuak kafetegi eta tabernetan, jaten ematen dutenetan eta ez dutenetan.

INFORMAZIO:

Irungo Udala