Merkataritzaren, ostalaritzaren eta hainbat zerbitzuren sektoreetan COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatze aldera beharrezko inbertsioak eta ekipamenduak jartzeko dirulaguntzak. Azkoitia 2021

Deskribapena


Xedea

Honako helburuak dauzkaten diru-laguntzak emateko: Azkoitiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera. Diru-laguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/18 – 2021/03/12

ZENBATEKOA: 18.598,72 euroak

ONURADUNAK:

Beren kontura lanean diharduten pertsonak edo autonomoak, baita Azkoitiko enpresa txikiak ere, beren forma juridikoa edozein dela ere, 10 langile baino gutxiago badituzte eta txikizkako merkataritzaren nahiz ostalaritzaren sektoreetan badaude.

ARAUDIA:

Merkataritza, ostalaritza eta hainbat zerbitzuen sektoreetan COVID-19ari aurre egiteko beharrezko inbertsioak egiteko, ekipamenduak jartzeko eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egiteko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia.