Merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduen jarduera ekonomikoari eusteko laguntzak. Lasarte-Oria 2021

Deskribapena


Xedea

Lasarte-Oriako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Pertsonaletako establezimenduen jardueraren eragin negatibo ekonomikoa arintzeko eman beharreko laguntzak arautzea. Establezimendu horiek besteren konturako 15 langile edo gehiago izan ditzakete, eta haien jarduerak etenda edo larriki kaltetuta geratu dira, diru-sarrerak nabarmen murriztuta, pertsona fisikoen kasuan, edo negozio-zifraren zenbateko garbia, pertsona juridikoen kasuan, haien osasun-krisia eta alarma-egoera deklaratzearen ondoriozko CO19 egoera mantentzearen ondorioz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/08 – 2021/08/11

ZENBATEKOA: 400.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Lasarte-Orian kokatutako merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduetan 2020ko martxoaren 14an soldatapeko 15 langileraino dituen jarduera ekonomiko baten titularrak diren pertsonak.

ARAUDIA:

Lasarte-Oriako Udalak, 2021ean, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako establezimenduen jarduera ekonomikoa mantentzeko eman beharreko ezohiko laguntzen Oinarriak eta deialdi publikoa.