Merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak moldatu eta berrasmatzeko dirulaguntzen. Usurbil 2021

Deskribapena


Xedea

Lazkaoko Ekonomia sustatzea eta garatzea Lazkaoko Udalaren oinarri garrantzitsu bat izanik, 2020-ko martxoko itxialdiaren ondoren eta kalte ekonomiko larriei aurre egiten lagundu nahian, herriko merkataritzaren, zerbitzuen eta ostalaritzaren jarduera ahalik eta azkarren berreskuratu zedin laguntza lerro bat aktibatu zen. Irekiera hori osasun baldintza egokietan egin zedila bermatu nahian.

Herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzaren jarduera gehiena berriro ere aktibatzea lortu den arren, Covid-19-ak sortuta egoera berriak jarduerak moldatu eta berrasmatzeko beharrizana sortu du kasu askotan. Prozesu horretan bidelagun izatea da laguntza honen xedea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/18 – 2021/01/31

ZENBATEKOA: 40.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza hauek eskatzeko aukera izango dute Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda duten Lazkaoko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza jardueren titularrek.

ARAUDIA:

COVID-19aren aurrean merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak moldatu eta berrasmatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia.