Merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak moldatu eta berrasmatzeko dirulaguntzak. Lazkao2021

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen bidez Udalak, herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuek jarduera ahalik eta azkarren berreskuratu dezaten herrian beharrezko diren neurriak hartzeko gastuak leuntzen lagundu nahi die, betiere osasun baldintza egokietan egin dadila bermatu nahian.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/08 – 2021/07/15

ZENBATEKOA: 20.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Lazkaon salmenta irekiko establezimendua duten jarduera ekonomikoen titularrek eskatu ahal izango dute diru-laguntza hau, baldin eta merkataritza eta ostalaritzako epigrafe espezifikoetan Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda badaude, bai eta zerbitzu-jarduerenek ere.

ARAUDIA:

COVID-19aren egoeraren aurrean merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza jardueretan osasun prebentzio neurriak bermatzeko dirulaguntzen 2021eko oinarri arautzaileak