Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetako errotulazioan euskara txertatzeagatiko laguntzak. Aiara 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntzak ematea Aiarako udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduei eta zerbitzu-enpresei, errotulazio-lan berrietan euskara txertatzeagatik. Laguntza horren bidez, euskararen agerpena indartu nahi da ia erabat beste hizkuntza batzuek monopolizatutako eremu batean, bereziki gaztelanian, eta, horrela, errealitatea elebitasun-egoera ofizial batera hurbiltzen saiatu. Era berean, eta bereziki, jarduera honen helburu soziolinguistikoa hizkuntza-paisaian eragitea da, euskararen motibazioaren eta erabileraren eremuetan jarduteko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/10/27- 2021/12/15

ZENBATEKOA: 2.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza eskatu ahal izango du: edozein pertsona fisiko edo juridikok, baldin eta Aiarako udalerrian kokatutako merkataritza edo ostalaritza establezimendu baten edo zerbitzu enpresa baten titularra bada (nahitaezkoa izango da Aiarako udalerrian merkataritza establezimendu bat irekita edukitzea) eta 2021. urtean diruz laguntzeko moduko jarduerak egiten baditu edo egin baditu, eta baldintza hauek betetzen baditu:

— Egoitza soziala Aiaran ezarrita izatea.
— Udaletxe honetako erregistroan agiri bidez frogatu ahal izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
— Dirulaguntzen onuradun izateko inolako debekurik ez izatea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 13ko 38/2003 Lege Orokorraren 17. artikuluan adierazitakoaren arabera.

 

INFORMAZIO:

Aiarako Udala