Merkataritza-, ostalaritza-eta enpresa-jarduera sustatzea. Neguloiu 2021 kanpaina

Deskribapena


Xedea

Udalerriko establezimenduetan kontsumoa bultzatuko duten neurriak garatzea, tokiko ekonomia suspertzen laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/10/04 – 2021/10/08

ZENBATEKOA: 20.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izango dira 18 urtetik gorako pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, deialdira atxikitako erakundeen bezero diren aldetik, erakunde horietan beren esku jarritako erosketa-bonuak erabiltzen badituzte.

ARAUDIA:

Loiuko merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-jarduera sustatzeko erosketa-bonuak diruz laguntzeko oinarri arautzaileak. «Neguloiu 2021» kanpaina.