Mendi-nekazaritzako eremuetan eta beste alde behartsu batzuetan nekazaritza-sektoreko konpentsazio-laguntzak. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

  • Mendi-nekazaritzako eremuetan dauden zailtasun naturalak konpentsatzeko laguntzak.
  • Mendi-eremuak ez diren baina muga natural nabarmenak dituzten eremuetako zailtasun naturalak konpentsatzeko laguntzak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/01 – 2021/04/30

ZENBATEKOA: 1.860.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien erregistroan izena emanda dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea; ustiategiak mendi-nekazaritzako eremu batean egon behar du, 75/268/EEE Zuzentarauak egiten duen mugapenaren arabera (1. eranskinean jasotzen dira aldeok), edo mendi-eremua ez den baina muga natural nabarmenak dituen eremu batean (2. eranskinean jasotzen dira eremu horietako udalerriak), edo, bestela, autonomia erkidegoren bateko erregistro baliokideetan inskribatuta egon behar du.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 40/2021 FORU DEKRETUA, apirilaren 20koa. Honenbidez, batetik, nekazaritza, ingurumen eta klimaren arloko eta nekazaritzaekologikorako diru-laguntzak ezartzen dira, Bizkaiko Lurralde Historikoan,eta, bestetik, laguntza hauen 2021rako deialdia egiten da.