Mahats-mordoaren (Lobesia Botrana) aurkako garapen-proiektuak sustatzea. Araba 2021

Deskribapena


Xedea

Sustatu eta bultzatu:

  • Izurriak kontrolatzeko metodo eraginkorrak eta ingurumen inpaktu txikiagokoak erabiltzea, ohiko tratamendu kimikoen alternatiba moduan, haien erabilera gero eta murriztuago baitago ingurunean dituzten ondorio kaltegarriengatik.
  • Kalitateko ekoizpena mantentzearen alde egitea.
  • Agrobiodibertsitatea zaintzea Arabako Errioxa eta Arabako Txakolina deituretako mahastietan.
  • Landa eta nekazaritza paisaia zaintzea eta dibertsifikatzea, bereziki Arabako Errioxako mahastietako paisaia babestua.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/09/23 - 2021/09/29

ZENBATEKOA: 15.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Pertsona fisikoak
  • Pertsona juridikoak edo ustiategi elkartuak

ARAUDIA:

Foru Gobernu Kontseiluaren 45/2021 Foru dekretua, irailaren 14koa. Onestea mahastietan sexu nahasketako teknikak erabiliz mahatsaren sitsari (Lobesia Botrana) aurka egiteko estrategia Araban garatzeko proiektuak sustatzeko laguntza arautzen duten oinarriak, baita 2021erako deialdia ere