Lortu laguntza Programa. 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Programa honen xedea da industria-produktu eta industria-prozesuekin lotutako zerbitzuen industria-enpresei zuzendutako kanpoko laguntza profesionala arautzea, elkarrekin birfinantzaketa-proiektu bat egin ahal izateko, enpresaren abiapuntu operatibo eta finantzariotik abiatuta, enpresaren jarraipena eta etorkizuna zaintzeko egin daitezkeen jarduketak azter ditzan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/20 - 2021/09/15

ZENBATEKOA: 1.000.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-enpresek eskura ditzakete programa honetan aurreikusitako laguntzak, 5. artikuluaren arabera dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak egiteko proiektuak aurkezten badituzte. Hori guztia, baldin eta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera industrialerako edo produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko zentro bat badute.
  • EAEko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe industrialean alta emanda badago.

INFORMAZIO:

SPRI