Lehen sektoreko eta ostalaritza, zerbitzu eta merkataritza sektoreetako autonomo eta ETEei laguntzak. Labastida 2021

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Bastidan (Araba) lan egiten duten lehen sektoreko eta ostalaritza, zerbitzu eta merkataritzako sektoreetako autonomoei eta ETEei laguntzak ematea, ahal den neurrian arintzeko COVID-19aren ondoriozko krisi ekonomikoaren ondorioz jasaten ari diren zailtasun ekonomikoak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/26 – 2021/02/25

ZENBATEKOA: 215.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte jarduera nagusia Bastidako udalerrian garatzen duten lehen sektoreko eta ostalaritza, zerbitzu eta merkataritzako sektoreetako autonomo eta ETE guztiek.

ARAUDIA:

Behin betiko onespena ematea Bastidako udalerriko (Araba) lehen sektoreko eta ostalaritza, zerbitzu eta merkataritza sektoreetako autonomo eta ETEei eta familiei COVID-19aren ondorio ekonomikoak arintzen laguntzeko zuzeneko dirulaguntzen ordenantzari