Langabeen artean enplegua sustatzeko laguntzak. Loiu 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza berri horien bitartez, Loiun erroldatutako langabeen enplegagarritasuna hobetu eta horiek lan-merkatuan sartzeko dituzten aukerak ugaritu nahi ditu Loiuko Udalak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/08/10 - 2021/12/01

ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Onuradunak pertsona fisikoak izango dira beti, eta, Dirulaguntzei buruzko 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan oro har ezarritako irizpideez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Loiun erroldatuta egotea, 2021/01/01etik gutxienez. Egoera hori ofizioz egiaztatuko da.

b) 2021eko urtarrilaren 1ean 18 urte edo gehiago beteta izatea.

c) Langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran izatea. Laguntza horien ondorioetarako, enplegu-hobekuntzatzat joko da astean 20 ordu baino gutxiago lan eginez aktibo egotea.

ARAUDIA:

Prestakuntza ekintzak egin dituzten Loiuko langabeen artean enplegua sustatzeko laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak.