Langabeak kontratatzeko dirulaguntzak. Urola-Kosta 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoak ematea eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako) enpresa txiki eta ertainei, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabean eta enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden eskualdeko pertsona langabeak kontratatzeko, horien artean Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren lana galdu dutenak.   

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/12/30 – 2022/01/31

ZENBATEKOA: 312.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Lantokia eta jarduera ekonomikoa Urola Kostako Udal Elkartearen lurralde esparruan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak izatea.

ARAUDIA:

Eskualdeko langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia (Lanbide: enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2021eko laguntza-programa)