Laborlan II. Metalaren Sektoreko Enplegu-Prestakuntza Programa. Bizkaia 2021

Deskribapena


Xedea

Parte hartzaileen enplegagarritasuna areagotzea, haien laneratzea erraztuz eta beharrezkoak diren gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientzia) sektore industrialean, elektrikoan eta areonautikoan eskaera handia duen lanbide batean aritzeko.

Metalaren sektoreko (industriala, elektrikoa eta areonautikoa) enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak gaurko eta etorkizuneko eskaeretara egokituz eta enplegua sortzeko eta berreskuratzeko prozesuan dagoen sektore bat mantenduz.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/17 - 2021/03/21 (23:59 orduak)

ONURADUNAK:

Parte hartzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 45 urte edo gehiago izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Oinarrizko prestakuntza egiaztatzea (ez dira eskatzen aldez aurreko ezagutzak) eta metalaren sektorean (industriala, elektrikoa eta/edo aeronautikoa) lan egin nahi izatea.
  • Metalaren sektorean (industriala, elektrikoa eta/edo aeronautikoa) izandako esperientzia eta txandaka lan egiteko prestasuna baloratuko dira, baita talde lanean aritzeko gaitasuna, arazoak konpontzeko gaitasuna eta erantzukizuna ere
  • Hala behar bada, Lan Baimena aurkeztea

INFORMAZIO:

DEMA