Kultura hedatzen duten dokumental audiobisualak dirulaguntzak. Bizkaia 2021

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Foru-dekretu honen arabera diruz lagun daitekeen jarduera ikus-entzunezko dokumentalenekoizpena da; zehazki, Bizkaiko kultura balioesten duten eta 2022ko abenduaren15a baino lehen jendarteratzen diren dokumentalena.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/19 - 2021/08/04

ZENBATEKOA: 100.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Foru-dekretu honetan araututako dirulaguntzak honako hauek jaso ditzakete: sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, sozietate kooperatiboek eta sozietate zibilek (Kode Zibilaren 1669. artikulukoak izan ezik) eta enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek, baldin eta maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ez badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
b) Xede soziala ikus-entzunezko ekoizpena izatea.
c) Alta emanda egotea EJZn, dagokion epigrafean: 19611.
d) Dagokion erregistroan inskribatuta egotea (sozietate zibil eta pertsona fisikoen
kasuan izan ezik)

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 82/2021 FORU-DEKRETUA, ekainaren 8koa, zeinarenbidez foru-dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onesten baitira 2021ekoekitaldian Bizkaiko kultura hedatzen duten dokumental audiobisualak ekoizteko.