Kontrataziorako laguntzak. Aiarako Kuadrilla 2021

Deskribapena


Xedea

Aiarako Kuadrillak emango dituen dirulaguntzen emakida prozedura arautzea da. Dirulaguntza horien xedea, laguntza ekonomikoa ematea da, hala, langabezian dauden eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonen kontratazioa errazteko, besteak beste, COVID-19aren osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu ondoren enplegua galdu zutenei, enpresei eta erakundeei laguntzeko. Horretarako, besteen konturako langileekin lan kontratuak formalizatzea erraztuko da, EHAAko 127. zenbakian, 2020ko ekainaren 30ean, argitaratutako Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren tokiko ekintzaksustatzekolaguntzen deialdiaren esparruan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/11 – 2021/04/12

ZENBATEKOA: 240.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Kontrataziorako laguntza hauek jaso ahal izango dituzte pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, horien izaera juridikoa edozein izanda ere, betiere, besteren konturako langileekin, Aiarako Kuadrillako lan eta jarduera ekonomikoko zentroarekin eta Urduñako udalerrian lan kontratuak egiten badituzte

ARAUDIA:

Aiarako Kuadrillaren kontrataziorako laguntzen oinarri arautzaileak, Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuaren- enplegu sustapeneko tokiko ekintzei zuzendutako laguntza deialdiaren esparruan, EHAAn argitaratutakoak, 127. zenbakian, 2020ko ekainaren 30ean.