2021. urtean goi-mailako kirol lehiaketak eta maila goreneko estatuko emakumeen ligatan parte hartzeko dirulaguntzak

[kirol_partaidetza]

Deskribapena


Xedea

2021ean egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan parte hartzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezartzen du agindu honek, artikulu honetan jasotzen diren baldintzei jarraikiz.

Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak. Emakumezkoen liga estatalak izango dira federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialeko maila gorenekoak, kategoria absolutukoak.

Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da dirulaguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000

Prestazio ekonomikoa

  • Laurehun eta hirurogeita hamar mila (470.000,00) euro, kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko espa¬rrua eta izaera dutenetan, eta kategoria absolutuan parte hartzeko dirulaguntzatzak emateko, eta horietatik 329.000,00 euro 2021. urteko konpromiso-kredituei eta 141.000 euro 2022. urteko kon¬promiso-kredituei dagozkie.
  • Berrehun eta hogeita hamar mila (230.000,00) euro emakumezkoen liga estataletan parte hartzeko dirulaguntzatzak emateko, horietatik 161.000,00 euro 2021. urteko konpromiso-kredituei eta 69.000,00 euro 2022. urteko konpromiso-kredituei dagozkie.

Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako modalitateetako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, kreditu-soberakin hori beste modalitatetarako zenbatekoa handitzeko erabiliko da, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago.

Eman beharreko dirlaguntzen kopuru osoa ez da aipatutako zenbatekoa baino handiagoa izango, edo, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, gehikuntzatik ateratzen dena baino handiagoa. Hori horrela bada, horren berri emango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

Bi alditan ordainduko da dirulaguntza.

  • Lehenengo ordainketa 2021ean egingo da, dirulaguntza onartu ostean, 15.b) artikuluan ezarritako epea berariazko uko-egiterik gabe igaro ostean. Onartutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamarri dagokion zenbatekoa emango da lehenengo ordainketa horretan.
  • Bigarren ordainketan, gainerako zenbatekoari dagokiona, 2022an egingo da, dirulaguntza 16. artikuluan xedatutako moduan justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Kirol-klubak

Kirol elkarteak

Helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek

Betekizunak

  • Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta dauden kirol-klubek, kirol-elkarteek eta helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek. Kirol-federazioek ezin izango dituzte dirulaguntza hauek eskuratu.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzatzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaldutako egoeretariko edozeinetan dauden pertsonek edo erakundeek. Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalen bat duten erakundeek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekuren bat dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu, zehapenak ezarritako epean zehar, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalen bat dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera. Halaber, dirulaguntza hau ezin izango dute jaso Kultura eta Hizkuntza Politikako Sail honek lehiaketa beragatik bideratutako dirulaguntza izendun hartu duten erakundeek.
  • Era berean, onuradunek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segu¬rantzarekikoak, eta dirulaguntza-itzultzearen ordainketak. Erakunde onuradunei dirulaguntza horiek emateko, eta, bidezko denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Eus¬kal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei. Dirulaguntza horiek emateko, eta, bidezkoa denean, ordaintzeko, halaber, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako dirulaguntzak itzul¬tzea, baldin eta hala eskatzen duen ebazpena ematen bada itzulketa-prozeduraren bukaeran.
  • Kategoria absolutuko emakumezkoen liga estatalei dagokienez, erakunde eskatzaileek parte hartu beharko dute nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko aukera dakarten maila goreneko lehiaketa estataletan, eta hirurehun mila (300.000) euroko gutxieneko aurrekontua izan behar dute. Kanpoan utziko dira futboleko ligak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0130009

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2022ko martxoaren 1 baino lehen.

Beste tramite batzuk