Kirol-instalazioetarako eta kirol-klubetarako dirulaguntzak (COVID-19), 2021. urtean

Deskribapena


Xedea

Pandemiak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko agintari publikoek hartutako neurrien ondorioz pertsona juridiko pribatuek (oinarrietan ezarritako betekizunak betetzen dituztenek) 2020an izan duten galera ekonomikoa arintzera bideratutako dirulaguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

1.200.000

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

Erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskabidean adierazitako establezimenduan edo lantokian 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra arte altan emanda dauden langileen gehieneko kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honi jarraikiz:

  • 1-3 langile: 3.000 €
  • 4-9 langile: 4.000 €
  • 10 langile edo gehiago: 5.000 €

Establezimendu edo zentro bakoitzeko laguntza bakarra emango da, eta erakunde bakoitzeko bost establezimendurentzat emango da gehienez.

Erakunde batek hainbat establezimendutarako eskaera bat baino gehiago aurkezten baditu (bost gehienez), langileen guztizko kopurua establezimenduen guztizko kopuruarekin zatituko da, eta emaitzazko kantitatea izango da zenbatekoa zehazteko erabiliko dena. Kasu guztietan, langileen guztizko zenbaketan aktibo, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean, lan-harremanaren etete-egoeran edo jarduera uzteko egoeran dauden soldatapeko langileak sartuko dira, lanaldi osoan zein partzialean dihardutenak. Zenbaketatik kanpo geratzen dira lan-kontratua duten kirolariak.

Ordainketa-modua:

Laguntza ordaindu ahal izateko, beharrezkoa izango da pertsona edo erakunde onuraduna Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroan altan emanda egotea.

Emandako laguntza ordainketa baten bidez gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi zenetik 11. artikuluan adierazitako epea igaro ondoren, betiere aurretik uko egiten ez bazaio.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Kirol-instalazioak edo gimnasioak kudeatzen dituzten erakundeak

Eskakizunak:

  • Kirol-instalazioak edo kirol-ekipamenduak kudeatzen dituzten eta Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren honako epigrafe hauetakoren bateko jarduerak egiten dituzten enpresak edo erakundeak: 8551 (Kirol- eta aisialdi-hezkuntza), 9311 (Kirol-instalazioen kudeaketa), 9313 (Gimnasioetako jarduerak) eta 9319 (Beste kirol-jarduera batzuk).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan erregistratuta dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-instalazioak edo kirol-ekipamenduak kudeatzen dituzten kirol-klubak.
  • Dagokion establezimendu edo zentroan langileren bat aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean eduki izana 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarteko aldian. Laguntza zentro edo establezimendu bat baino gehiagorako eskatzen badute, haietako bakoitzerako eskatuko da betekizuna.
  • Enpresa-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta egotea eta lantokia bertan egotea.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan 2020ko martxoaren 14a baino lehen alta emanda egotea.
  • Eskaeraren egunean aktibo jarraitzea.

Kirol-klubak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
  • Alarma-egoeraren deklarazioa argitaratu aurretik (hots, 2020ko martxoaren 14a baino lehen) Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Euskal kirol-federazioetako bati atxikita egotea.
  • Dirulaguntza honen laguntza ekonomikoa jaso dezaketen kirol-klubtzat hartzen dira 2020. urtean Estatuko eta/edo nazioarteko txapelketa edo probetan parte hartu dutenak.
  • Dagokion establezimendu edo zentroan langileren bat aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean eduki izana 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarteko aldian. Laguntza zentro edo establezimendu bat baino gehiagorako eskatzen bada, haietako bakoitzerako eskatuko da betekizuna. Kirol-kluben kasuan, lan-kontratua duten jokalariei lotutako kasuak ez dira kontuan hartuko betekizun horren betetzeari begira.

Betekizunak

  • Erakunde eskatzaileek aktibo jarraitu behar dute eskaeraren datan.
  • Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak
  • Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharren ordainketan egunean egotea.
  • Erakunde onuradunek ez dute izango dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dien zehapen penal edo administratiborik, eta ez dute izango horretarako desgaitzen dituen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne.
  • Dirulaguntzen onuradun-izaera lortzeko, ezinbestekoa izango da erakunde onuradunak ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako gainerako zirkunstantzietako batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1200001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk