K-biziak Programa - merkataritza lokalak birgaitzeko. Irun 2021

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza lerro honen helburua da sustapen-laguntzen emakida arautzea, jarduera ekonomikoa eta komertziala izan dadin, hiri-ehuna biziberritu dadin, enpresa berriak sortu daitezen eta Irungo udalerrian hutsik dauden lokaletan denda berriak ireki daitezen, eta, halaber, hirian dagoeneko badauden txikizkako dendak berritu eta modernizatu daitezen:

1. lerroa, merkataritzako establezimendu sortu berriak edo 6 hilabete baino gutxiago dituztenak.

2. lerroa, Irunen 5 urtetik gora daramaten merkataritza-establezimenduak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/18 – 2021/11/02

ZENBATEKOA: 150.000,00 euroak

ONURADUNAK:

1. lerroa: pertsona fisiko edo juridikoak edo ondasun-erkidegoak, edo ekonomia-jarduera baten eta/edo denda ireki berri baten titularrak izan ahalko dira diru-laguntzen onuradunak, bide publikotik zuzenean sartzeko lokal batean garatzen bada jarduera eta haien kargura obrak, instalazioak eta, oro har, beren titulartasuneko jarduera ekonomikoa egingo duten lokalean birgaitzeko jarduketak egiten badira.

2. lerroa: laguntzen onuradunak izan ahalko dira pertsona fisikoak edo juridikoak, ondasun-erkidegoak, merkataritza-jardueren titularrak, merkataritza-jarduera gauzatzen duten establezimenduak edo jarduera lekualdatzeko lokalak berritzeko eta/edo modernizatzeko inbertsioak egiten dituztenak, betiere zehaztatutako baldintzak betetzen badira.

INFORMAZIO:

Irungo Udala