Jarduera ekonomikoak indarberritzeko dirulaguntzak. Segura 2021

Deskribapena


Xedea

Segurako jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko beharrezko inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea, jarduera ekonomikoak Covid-19ari aurre egiteko prestatze aldera. Diru-laguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, aktibitate ekonomikoen enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, Covid-19 edo koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/01 – 2021/02/15

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Edozein persona juridiko, langile autónomo edo enpresaburu indibiduala, Segurako udalerrian jarduera ekonomiko baten titularra bada, bertan garatzen badu aktibitatea eta 10 langile baino gutxiago badituzte. Horrez gain, urteko negozio-zifrak ez du milioi bat euro gaindituko (1/1993 Foru Dekretu Arautzaile-ak, apirilaren 20koak, Jarduera Ekonomikoei buruzko Zergaren Testu Bategina onesten duenak, 5.1.c artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomikoei buruzko zergaz salbuetsiak dauden zergadunak).

ARAUDIA:

Jarduera ekonomikoak indarberritzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia: jarduera ekonomikoak COVID-19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak eta COVID-19ak sortutako inpaktua eta galera ekonomikoak minimizatzea.