Irale programaren baitan 2021. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean irakasleak liberatuta dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia.

[IRALE PRIBATUAK_2021]

Deskribapena


Xedea

2021. urtean IRALE programaren irakastordu barneko ikastaroren batean ikasketari gisa aritu den irakaslerik izan duten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako, aipatu irakasleen ordezkapenek sortutako gastuei aurre egiten laguntzeko asmoz.

Aurrekontuko zuzkidura

628.010, 86 (euro)

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • 2021. urtean (iraila-abendua) irakastordu barneko ikastaroetarako Hezkuntza Administrazioak liberazioak ematerakoan irakasle bat edo gehiago onartu zaizkien ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.
  • Dagokion ikastetxeko zuzendariak aipaturiko irakasleak liberatuak izateko adostasuna emandako ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne.

  • Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide-orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gainditu gastuaren % 100. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen diru-laguntza.
  • Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.
  • Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluak dioena izaera orokorrarekin aplikatuko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0035316

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza Sailburuordetzak emango du ebazpena. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da, https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa helbidean, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. 2021eko abenduan jakinaraziko da laguntza-ebazpena, 2021-2022 ikasturteko 1. txandan (hau da, 2021eko irailetik abendura) liberatuta egondako irakasleen zerrenda, Hezkuntza Sailak diruz lagunduko dituenena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk