2021. Dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten

[Ingurumen-boluntariotza]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, 2021ko urtarrilaren 1etik 2021ko abenduaren 31ra arte, lehia-prozeduraren bidez dirulaguntzak emateko deialdia egitea eta oinarri arautzaileak ezartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 euro izango da proiektuko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da, emandako dirulaguntzaren %60a laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako %40a erakunde onuradunak dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztearen baldintzapean ordainduko da.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Honako hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: irabazte-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuak, legez eratuak eta administrazio publikoaren partaidetzarik ez dutenak

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Zerga-betebeharrak betetzen direla

  • Erakunde eskatzaileak dagokion erregistroan inskribatuta egon behar du.

  • Erakunde eskatzaileek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legea edo horren pareko araudia bete beharko dute.
  • Honako hauek ezingo dituzte eskuratu deialdi honetako diru-laguntzak: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat dutenak; edo legezko galarazpen edo kausaren bat izatea, eta horrek halakorik eskuratzeko ezgaitzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenean ezarritakoa barne.
  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.
  • Fundazioak aurkezten badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean edo antzeko araudian xedatutakoa bete beharko dute.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0262307

Eskabidea


Atal honetan, eskabidea on-line bete beharko duzu, eta dagozkion agiriak erantsi.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da, deialdiaren agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Diruz lagundutako proiektua justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk