Dirulaguntzetarako deialdia 2021-2022 ikasturtean ikastetxe pribatuetako Lanbide Heziketako irakasleentzako prestakuntza ekintzak egin ditzaten

[IKPP]

Deskribapena


Xedea

Lanbide Heziketako erdiko edo goiko mailako prestakuntza-zikloak ematen dituzten irakasleak 2021-2022 ikasturtean itunpeko ikastetxe pribatuetan prestatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzak lehiaketa bidez ematea arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

169.600 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da. Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • EAEn Lanbide Heziketako erdiko edo goiko mailako prestakuntza-zikloak emateko baimen ofiziala duten itunpeko ikastetxe pribatua izatea.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 eta 14 artikuluetan xedatutakoa betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0052009

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Bestelako betebeharrak


Parte hartuko duten irakasleen behin betiko zerrenda eta behin betiko egutegia bidaltzea 2021eko urriaren 31a arte, hau barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ikastetxe onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dute diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak amaitu ahala eta, nolanahi ere, 2022ko uztailaren 15a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk