Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2021eko deialdiko onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileen hautaketarako prozesua (Ikertalent programa)

[Ikertalent programarako erakunde laguntzaileak]

Deskribapena


Xedea

Lehia-prozedurarako deialdia egitea zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde laguntzaileak hautatzeko, onuradunen destino-zentro izan daitezen nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2021eko deialdian, hala araututa baitago martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan.

Prozedura honen bidez, zuzenbide pribatuaren mendeko erakundeak hautatuko dira, destino-zentro izan daitezen ikertzaileei zuzendutako 9 prestakuntza-laguntzarako eta teknologoei zuzendutako 10 prestakuntza-laguntzarako.

Lankidetzaren baldintzak:

1. Aukeratutako erakundeek laguntza emango dute EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko ikerketa-sistemarako giza baliabideen prestakuntza espezializatuan, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan jasotako laguntzen destino-zentro gisa. Hain zuzen ere, Dekretu horren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzen dira (Ikertalent programa).

2. Prestakuntzan dauden ikertzaileei zuzendutako laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileek, erakunde laguntzaile gisa jarduteko (Dekretuan atxikipen-zentro deitzen dira), ikerketa-proiektu bat edo batzuk eskainiko dituzte, doktorego-tesiak egiteko EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arloetan; hain zuzen ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak estrategikotzat jotzen dituen arloetan.

3. Prestakuntzan dauden teknologoei zuzendutako laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileek, erakunde laguntzaile gisa jarduteko (Dekretuan atxikipen-zentro deitzen dira), ikerketa-proiektu bat edo batzuk eskainiko dituzte, prestakuntza tekniko espezializatua ematen laguntzeko EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arloarekin lotutako jarduera zientifiko-teknologikoetan; hain zuzen ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak estrategikotzat jotzen dituen arloei dagokienez.

4. Ez dago ordain ekonomikorik hautatutako erakundeentzat.

5. Administrazio honen eta doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro gisa jarduten duen erakundearen arteko lankidetza gauzatzeko, lau urteko iraupeneko hitzarmena egingo da (hori da doktoratu aurreko kontratuaren iraupen-epea). Hitzarmen hori luzatu ahal izango da, kontratua desgaitasuna duen pertsona batekin hitzartzen denean edo martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 8.6 eta 22. artikuluetan aurreikusitako kasuetan.

Administrazio honen eta teknologoen prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro gisa jarduten duen erakundearen arteko lankidetza gauzatzeko, bi urteko iraupeneko hitzarmena egingo da (hori da teknologoak prestatzeko laguntzaren iraupen-epea). Hitzarmen hori luzatu ahal izango da, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako kasuan.

Erakunde bat bi laguntza-lerroetan (ikertzaileei zuzendutako prestakuntza-laguntzak eta teknologoei zuzendutako prestakuntza-laguntzak) aukeratzen bada destino-zentro gisa lankidetzan aritzeko, bi laguntza-lerroak bilduko dituen lankidetza-hitzarmen bakarra sinatuko da.

Nori dago zuzenduta


Zuzenbide pribatuko erakunde hauek parte hartu ahal izango dute erakunde laguntzaile gisa:

– Ikertzaileak prestatzeko laguntzen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko unibertsitateetako zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta ikerketa-egiturak (109/2015 Dekretua, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoa).

– Teknologoak prestatzeko laguntzen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko unibertsitateetako zentro teknologikoak, ikerketa-zentroak eta ikerketa-egiturak (109/2015 Dekretua, ekainaren 23koa) eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden nekazaritza-, elikadura- edo arrantza-arloko enpresak edo elkarte sektorialak.

Erakunde eskatzaileen ikerketa-proiektuen proposamenek lotura izan beharko dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dituen arlo hauetakoren batekin:

– Nekazaritza ekologikoa.

– Bioekonomia.

– Digitalizazioa eta teknologia berriak.

– Basoen kudeaketa.

– Arrantzaren kudeaketa.

– Nutrizio eta elikadura osasungarria.

– Animalien osasuna.

– Ingurumen-jasangarritasuna.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Idoia Sasigain

Telefonoa: 945 01 96 90

E-maila: i-sasigain@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029107

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk