Ikasiker lankidetza-bekak 2021-2022 ikasturterako.

[IKASIKER]

Deskribapena


Xedea

220 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta oinarriak onartzea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen EAEko Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroetan (BERC), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira:

a) A modalitatea (ikasturtean zehar, 2022ko urtarriletik 2022ko ekainera): 165 beka.

b) B modalitatea (udan, 2022ko ekainetik irailera): 55 beka.


 

Aurrekontuko zuzkidura

330.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– A Modalitateko beketarako, 297.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura.

2.– B Modalitateko beketarako, 33.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura. Bekak emateko, ezinbesteko baldintza izango da 2022ko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa izatea, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).

Ordainketa-modua:

Bekak emateko ebazpena jakinarazi ostean, honela ordainduko dira:

a) A modalitatea. Bekaren ordainketa bi epetan egingo da. Lehenengo ordainketan bekaren % 30 emango da, eta hilabeteko epean egingo da ordainketa hori, ebazpena esleipendunei jakinarazten zaien egunetik zenbatzen hasita. Bigarren ordainketan, gainerako % 70a emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako akreditazioak beka justifikatzeko balioko du.

b) B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Eskakizunak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izatea, 2020ko abenduaren 31n.
  • Graduko edo gradu bikoitzeko (graduko edo gradu bikoitzeko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) edo masterreko (masterreko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) unibertsitate-titulu ofizialik ez izatea edo titulua lortzeko legezko betekizunak ez betetzea.
  • Gainditu gabe izatea graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa-planeko kredituen % 50 gehienez ere, azken-aurreko ikasturtean matrikulatuta egonez gero; edo ikasketa-planeko kredituen % 25, gehienez, graduko edo gradu bikoitzeko azken ikasturtean matrikulatuta egonez gero; edo % 50, masterrean matrikulatuta egonez gero. Baldintza hori ez zaie urtebeteko masterrei aplikatuko.
  • 2021-2022 ikasturtean bekarako sarbidea ematen duten ikasketetan matrikulatuta egotea, ikasturte osoko kredituetan (gutxienez 60 kreditu).

  • Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:

  • Eskatzaileak beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulatuta eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Masterreko ikasketa ofizialen kasuan, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulatuta eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.

  • Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
  • Aurreko urteetan modalitate berean bekaz baliatu ez izana.
  • Beka-eskatzaileek Dirulaguntzen Lege Orokorraren (38/2003 Lege Orokorra) 13.2 artikuluan jasotako betekizunak bete beharko dituzte. Edonola ere, horrek ez dio kalterik egiten 1721/2007 Errege Dekretuaren (abenduaren 21ekoa, ikasteko beken eta laguntzen araubidea ezartzekoa) 4.5 artikuluan xedatutakoari.

Betekizunak

  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua ez izana, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Errudun deklaratuak izan diren arrazoiengatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana.
  • Honako lege hauetan jasotako kasuren batean ez egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
  • Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea, erregelamenduz zehazten den moduan.
  • Araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea egoitza fiskala.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamendu bidez zehaztutako terminoetan.
  • Epai irmo bidez zehatuta ez egotea, eta, horren ondorioz, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • 7. artikuluko 2. apartatuko g) eta h) ataletan adierazitako baldintzak eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen bete behar dira, bi hauek izan ezik: 1.b) puntuko administrazio-egoitza eta 7. artikuluaren 1.e) puntuko curriculumeko kanpoko praktikak egiteagatik jasotako kredituen baliozkotzea edo aitortza. Horiek 2020ko abenduaren 31 baino lehen eta ebazpen-proposamena baino lehen egiaztatu behako dira, hurrenez hurren.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0056207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Beka osorik elektronikoki eskatuko da. Horretarako, eskatzaileak baliozko ziurtagiri elektroniko bat izan beharko du.


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • I. eranskinean jasotakoak dira bekadun lankidetza egin ahal izango den ikerketa-zentroak edo -taldeak

    I. Eranskina (pdf , 187.25 KB)
  • Eskariarekin batera lankidetza aritzeko onarpen-idatzia aurkeztu beharko da (II. eranskineko formularioa).

    II. Eranskina (pdf , 137.55 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Justifikazioa:

Lankidetza amaitu eta hurrengo hilean, beka-esleipendunak dokumentu bat aurkeztu beharko du, batetik, egindako jarraipena akreditatzeko, eta, bestetik, zereginen lorpen-maila eta proiektuan planteatutako helburuak. Ikertalde edo ikerketa-zentro hartzaileak egin beharko du dokumentua, deialdi honen III. eranskineko ereduari jarraikiz. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk