Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

III. Ildoa: Kudeaketa-sistemen ezarri eta ziurtatzea.(2022eko ERAIKAL Programa)

Deskribapena


Xedea

Kudeaketa-sistemen ezarri eta ziurtatzea. (III. ildoa). (2022eko ERAIKAL Programa)

  1. ISO 19650-1:2018 izeneko Normalizazioko Nazioarteko Arauan oinarritutako BIM erabiltzen duten eraikuntza-obretan informazioa antolatu eta digitalizatzeko sistema ezarri eta egiaztatzea.

  2. Honako arau hauetan oinarritako kudeaketa-sistemak ezarri, egiaztatzea eta integratzea: ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 14006 izeneko Nazioarteko Normalizazio Arauak; Espainiako UNE 166002, EMAS eta laneko segurtasun eta osasunaren arloko ISO 45001.

  3. «Entsegu-laborategien gaitasunerako baldintza orokorrak» izeneko ISO/IEC 17025 eta «Ikuskatze-lana egiten duten hainbat motatako erakundeen funtzionamendurako irizpide orokorrak» izeneko ISO/IEC 17020 normalizazioko nazioarteko arauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarri eta egiaztatzea.;.

  4. Eraikuntza sektoreko profesionalei bideratutako eraginkortasun energetikoari eta jasangarritasunari buruzko egiaztagirien ziurtapena, betiere Espainiako estatuaren barruan egokitutako nazioarteko errekonozimendu-ziurtagiria bada. Adibidez, Passivhaus, Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology (BREEAM) egiaztagiriak aholkularientzat eta Berde ziurtagiriak ebaluatzaileentzat. Baita ENAC ziurtapen-erakunde nazionalek edo haren Europako erakunde homologoek UNE-EN ISO/IEC 17021-1:2015 edo UNE-EN ISO/IEC 17024:2012 arauetan emandako ziurtagiriak ere.

a), b) eta c) atalei dagokienez, Egiaztatze Erakunde Nazionalak edo Europako organismo homologo batek akreditatutako erakunde ziurtagiri-emaileak badaude, erakunde ziurtagiri-emaile horiek emandako ziurtagiriek baino ezin dezakete laguntza jaso.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Ziurtapen bakoitzeko, laguntzen gehieneko diru-kopurua honako hau izango da:

  • ISO 19650 arauak xedatutako sistema egiaztatzea: 5.000,00 euro.
  • Sistema bat egiaztatzea: 5.000,00 euro. Salbu eta laneko segurtasun eta osasunaren arloko ISO 45001 araua egiaztatzeko bada. Hala izanez gero, 2.500,00 eurokoa izango da.
  • Bi sistema egiaztatzea: 8.000,00 euro. Salbu eta ziurtagirietako bat laneko segurtasun eta osasunaren arloko ISO 45001 araua egiaztatzeko bada. Hala izanez gero, 5.500,00 eurokoa izango da.
  • Hiru sistema egiaztatzea: 11.000,00 euro. Salbu eta ziurtagirietako bat laneko segurtasun eta osasunaren arloko ISO 45001 araua egiaztatzeko bada. Hala izanez gero, 8.500,00 eurokoa izango da.
  • Eraikuntza sektoreko profesionalei bideratutako eraginkortasun energetikoari eta jasangarritasunari buruzko ziurtagiriak egiaztatzea: 2.000,00 euro.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • 19. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian ezarritako epea finkatutako epea igaro ondoren espresuki uko egiten ez bazaio, ordaintzeko agindua emango da, aldez aurretik; emandako diru-laguntzaren % 5i dagokion zenbatekoa, hain zuzen..

  • Emandako diru-kopuruaren zati bat –ehuneko hamar (% 10), hain zuzen– gorde egingo da, eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduera eta jardueraren benetako kostua gauzatu direla frogatzen duenean ordainduko zaio..

  • Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarriekin ados, txostenak aurkeztu eta aurretiko ordainketa justifikatu ondoren ordainduko da. Ordaintzeko aginduak emango dira, eta zenbatekoak kalkulatzeko justifikatutako gastuen kopuruari diruz lagundutako jarduerarako onartutako aurrekontuaren gainean, laguntza kalkulatzeko oinarri gisa hartu zena, emandako diru-laguntzaren portzentajea aplikatuko zaio.
  • Administrazioak diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko duzu, helbide honetatik:  https://www.euskadi.eus/altaterceros.

Ildoetako egiaztagiri guztiak aurkezteko azken eguna 2024ko ekainaren 30a izango da

Nori dago zuzenduta


Bizilekuen eraikuntzaren sektorekoak diren enpresak eta profesionalak.

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren Gaineko Zerga

Eraikuntzaren kalitate-kontrolerako erakundeak

Eraikuntzaren kalitate-kontrolerako saiakuntza-laborategiak.

Bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen elkarteak

Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikingintzaren sektorearekin lotura duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko clusterrak, etxebizitzen sozietate publikoak eta hirigintza-sozietateak.

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Erakunde eskatzaileak ez du jaso abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzarik, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
  • Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzak jaso ditu, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan. Jasotako zenbatekoa da.

  • Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


1. lerroekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 945 26 89 33

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1039819

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk