Ibilgailu automobilak, bizikletak eta beste ibilgailu batzuk konpontzeko establezimenduei zuzendutako diru-laguntzak Zumarraga 2021

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Covid-19 pandemiak eta alarma-egoeraren deklarazioak Zumarragako ibilgailu automobilak, bizikletak eta beste ibilgailu batzuk konpontzeko jarduera ekonomikoan eragin duen inpaktua arintzeko ezohiko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea. Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren 691.2 epigrafean alta emanda daude.

Beraz, sektore horri jarduera ekonomikoari, enpleguari eta haren lehiakortasun-dimentsioari eusten laguntzea da helburua, eta Covid-19k eragindako krisiaren ondorioei aurre egin ahal izatea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/06/14 – 2021/06/25

ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute 691.2 JEZean jasotako jarduera baten titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoek, autonomoak edo enpresak izan, Zumarragako establezimendu ireki batean jarduten badute eta Covid-19k eragin dion jarduera egin badute.

ARAUDIA:

Ibilgailu automobilak, bizikletak eta beste ibilgailu batzuk konpontzeko establezimenduei, pandemiaren eragina jasan dutenei, zuzendutako dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.