Zero eta hiru urte arteko umeentzako haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako dirulaguntzak (2021-2022).

[HAURMUNI]

Deskribapena


Xedea

Diruz laguntzea 0 eta 3 urte arteko haurrentzako haur‑eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.

Aurrekontuko zuzkidura

3.500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, %30ekoa, hitzarmena sinatu ondoren gauzatuko da.

b) Bigarren ordainketa, %70ekoa, dirulaguntzaren onuradunak 2021–2022 ikasturtean izandako gastu eta diru–sarreren agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ondoren egingo da.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen Haur Eskolak arautu dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean jarri aurretik sortutako haur-eskolak badira. Bere garaian Gizarte Laguntzako Institutu Nazionalak eskualdatutako haur-eskolen titular diren udalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta eskaerak aurkezteko epea hasten denerako Haurreskolak Partzuergora bildu ez badira.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ogasunarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso badira edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik, hala adieraztea.

  • Erakunde eskatzailea ez dagoela zigortuta ez administratiboki ez penalki dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko, edo ez duela laguntzarik jasotzea eragozten dien inolako lege?debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez zigortutako sexuagatiko bereizketak barne.

  • Bete beharreko itzulketa-prozedura guztiak bukatuta egotea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak esaten duen bezala.
  • Eskatzailea ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 13. artikuluko 3. eta 3. zenbakietan jasotako egoera batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0096911

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabete baino lehenago.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hitzarmena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu 2022ko uztailaren 1etik 31ra.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk