Hasiz hazi beka Ekintzaileentzat Kabieneren elkarlan-gunearen erabilerarako. Usurbil 2021

Deskribapena


Xedea

Enpresa proiektu berri bat duen ekintzaileari laguntzeko, urtebeteko erabilera diruz ordainduko da Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunean, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Beterri-Buruntza Ekinean, enpresak sortzen laguntzeko aholkularitza zerbitzuaren laguntza ere izango dute. 

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/08 – 2021/09/30

ONURADUNAK:

  • Adinez nagusiak.
  • Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta dauden pertsonak.
  • Usurbilgo udalerrian enpresa bat sortzeko ekimena dutenak.
  • Jarduera berdinari dagokion ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez daudenak edo gehienez ere eskaera datatik kontatzen hasita aurreko hamabi hilabetetan alta emanda daudenak. Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekintzaileen ekimen berriak definitzen eta abiarazten laguntzea baita.
  • Beterri-Buruntza ekinean zerbitzuaren eskutik, negozio ideiaren proiektu proposamena landu badute eta Kabieneko erabilerak irauten duen bitarteko lan plana ekinean zerbitzuarekin adostu badute.
  • Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta badituzte.

ARAUDIA:

Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza-esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi bekaren oinarriak