Global Training 2021 bekak

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Bere helburua da Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntza eta mugikortasuna ahalbidetzea, eta horretarako, gazteek euren profil akademikoari lotutako jarduerak eta proiektuak egiten dituzte esperientzia profesionala eskuratzeko atzerrian.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/20 - 2021/05/21

ZENBATEKOA: 6.200.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetako dirulaguntzen onuradun izan daitezke «Global Training» beken deialdia egitenduten erakunde publiko eta pribatuak:

  • Kasuan kasuko erregistroan eratuta eta izena emanda egotea, gutxienez eskaerak aurkez­teko azken eguna baino bi urte lehenagotik.
  • Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitate-prestakuntzako edo goi-mailako lan­bide-heziketako proiektuak eta jarduerak egiten, eta/edo bi urteko esperientzia izatea gazteak, nazioarteko mugikortasun-programen bidez, lan-merkatuan sartzeko behar diren gaitasunetan trebatzen.
  • Erakundeen jarduera-eremua EAE osoa izatea, beraien Estatutuen arabera.
  • Nazioarte mailako sare bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana, zeinen bidez bermatzen den atzerriko enpresa edo erakundeak daudela euskal gazteak hartzeko prest, praktikak egin ditzaten.

INFORMAZIO:

SPRI