Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Gizarte Bonu Termikoa

Deskribapena


Xedea

Gizarte Bonu Termikoa laguntza-programa bat da, berokuntza, ur beroa eta sukaldea erabiltzearen ondoriozko gastu termikoa konpentsatzen laguntzen diena kontsumitzaile ahulenei.

15/2018 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluaren bidez sortu da Gizarte Bonu Termikoa (15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena), kontsumitzaile ahulek elektrizitateari lotuta jasotzen duten Gizarte Bonua osatzeko xedearekin, eta berokuntzarako, etxeko ur berorako edo sukalderako behar den energia eskuratzeko (erabilitako iturria edozein dela ere).

 

Aurrekontuko zuzkidura

3 .816.043,14 euros

Prestazio ekonomikoa

2020. urtean, 49,84 euro eta 123,94 euro artekoa da laguntza EAEn, kontsumitzailearen ahultasun-mailaren eta udalerriak duen klima-eremuaren arabera zehaztuta. Baina laguntza hori bateragarria da helburu bererako emandako beste edozein laguntzarekin.

Zure udalerriaren klima-eremua kontsulta dezakezu Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren esteka honetan: http://www.bonotermico.gob.es/#beneficios/pvpc

Ordainketa-modua:

Laguntza ordainketa bakarrean emango da, faktura elektrikoa helbideratuta dagoen kontuan edo onuradunak adierazitako kontuan.

Tramitazioa

Ez da eskaerarik aurkeztu behar, elektrizitateko bonu soziala onartuta duten pertsonak baitira onuradunak.

Gizarte Bonu Termikoaren onuradunek jakinarazpen-gutun bat jasoko dute etxean, eta, bertan, dagokien laguntzaren berri emango zaie, formatu hauetan:

Gutuna jasotzen denean, onuradunek 10 egun izango dituzte:

  • Laguntza sartzea nahi duten bankuko kontua zehazteko edo aldatzeko.
  • Laguntzari uko egiteko eskubidea erabiltzeko (egoki denean).

Arauzko denbora igarotakoan, onuradun bakoitzari adierazitako kontuan sartuko zaio laguntza.

Era berean, kontu-zenbakiarekin ados daudela jakinarazi ahal izango dute, telefono mugikorretik, tabletetik edo ordenagailutik eskuragarri dagoen inprimaki baten bidez. Kontu-zenbakiarekin ados dagoela jakinaraziz gero, zenbatekoa lehenago sartuko da kontuan.

Helbidea aldatu dut

Helbidea aldatzeagatik gutuna jaso ez duten onuradunek kontua aldatu behar badute. Inprimakiaren bidez jakinarazi ahal izango dute kontu berria dutela edo kontua aldatu dela. (DOCX, 51 KB)

Inprimakiak ez du erreferentzia-koderik behar.

Ez daukat erreferentzia-koderik

Onuradunek, edozein arrazoi dela medio, gutunean jakinarazten den eta kudeaketak bide telematikoz egitea ahalbidetzen duen banakako erreferentzia-koderik ez badute, aurrez aurre egin ahal izango dituzte kudeaketa guztiak (kontu-jakinarazpena, kontu-aldaketa edo laguntzari uko egitea), inprimaki horiek eramanda:

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Gizarte Bonu Termikoaren onuradunak izan daitezke aurreko urteko abenduaren 31n elektrizitatearen bonu sozialaren onuradun izan direnak, baina baita egun hori baino lehen eskabidea beteta aurkeztu dutenak eta aldeko ebazpena dutenak.

Elektrizitatearen bonu soziala elektrizitatea merkaturatzen duen enpresan eskatzen da, enpresa horrekin kontratatuta baitu energia elektrikoaren hornidura. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak web-orri batean azaltzen du (https://www.bonosocial.gob.es/) zer baldintza bete behar diren onuradun izateko eta nola egin behar den eskabidea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak > Gizarte Politiketako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Zerbitzu Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1112501

Jakinarazpena eta kontuaren aldaketa


Onuradunek 10 egun balioduneko epea dute, gutuna jasotzen dutenetik, laguntza jasotzeko kontu-zenbakia zehazteko edo aldatzeko; horretarako, baliabide elektronikoak erabili ahal izango dituzte edo aurrez aurre egin.

Onuradunek laguntza jasotzeko kontu-zenbakia jakinarazi eta aldatu  ahal izango dute, inprimaki elektroniko baten bidez. Inprimaki hori edozein gailu elektronikotatik eskura daiteke (telefono mugikorra, tableta, ordenagailua...), Kontua aldatzeko inprimakian. Identifikatzailea (NAN/AIZ) eta erreferentzia-kodea (gutunean dago) adierazi beharko dituzte, ziurtagiri elektronikoaren beharrik gabe.

Baliabide elektronikoak erabiltzen dituzten pertsonek laguntza lehenago ordaintzea aukeratu ahal izango dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpenarekin batera jasotako inprimakia bete ahal izango dute, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan horretarako ezarritako edozein lekutan aurkeztu. Inprimakia zuzenean deskarga dezakezu web-orri honetan.

Kontuaren aldaketa

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Kontua ondo


Onuradunek laguntza jasotzeko kontu-zenbakiarekin ados daudela adierazi ahal izango dute, inprimaki elektroniko baten bidez. Inprimaki hori edozein gailu elektronikotatik eskura daiteke (telefono mugikorra, tableta, ordenagailua...), Kontua ondo izeneko inprimakian. Identifikatzailea (NAN/AIZ) eta erreferentzia-kodea (gutunean dago) adierazi beharko dituzte, ziurtagiri elektronikoaren beharrik gabe.

Baliabide elektronikoak erabiltzen dituzten pertsonek laguntza lehenago ordaintzea aukeratu ahal izango dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Acceda al siguiente formulario online y rellene los datos (no es necesario disponer de un medio de identificación electrónica).
  2. Imprima la solicitud que ha cumplimentado y fírmela de forma manuscrita.
  3. Entregue la solicitud en el plazo y en los lugares de presentación establecidos en el procedimiento.

Beste tramite batzuk